XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskolen zerbitzutan jarri ditugun tresnei esker egin daitezke lan horiek.

Hots, hauek akuilatzaile bikainak dira nortasunaren eta izaeraren emari (hein batez bederen) den marrazkia sortzekotan eta besteri agertzekotan.

Eskola zaharrak bazituen bere ikasleak, egia; baina hauei etengabe sendiarazten zizkien beren ezintasuna eta beren hutsa; eta bestetarik ere hauek markatzen eta nabarmen-arazten.

Guk, aitzitik, gutxiespen sendimenduak lanjeroski landu eta babestu beharrean, haurren sormena goraipatzen dugu, arrakasta biltzen eta ahalmenez ongi jabetzen laguntzen ditugu.

Bizia laguntzen dugu, hitz batez, igotzen, garaitzen eta gailen irteten.

Hona hemen orain beste sustabide bat.

Har zazu linoleo puska bat, eta kalka zazu haren gainean kopiatu nahi duzun marrazkia.

Prestatu eta azaldu ditugun lanabesez, eta gure teknika oharrak kontutan hartuz, graba zazu zerorrek marrazki hori; eta, gure tresneria apala baliatuz, tira zazu moldiztegiarentzako tintaz.

Grafismo gisa ondorioa hobea da polikopiazkoa baino: batez ere horrela lortutako grabaketa kolorez jantzirik dagoenean.

Teknika horietan guztietan garaitzeko ez da batere marrazki-dohain apartaz hornitua izan behar.

Bistan da: ez da gauza bera erakasleak arte-dohainok izatea ala ez izatea, horien bidez laguntza bikaina eman bait dizaieke eskola-emaleak ikasleei.

Baina, nahiz arte-ahalmen horiek ez izan, marratzeko aukera egiazkoak, marrazkion ugalketak eta zabalketak, alor horretan elikatura, helburu eta bultzada ematen diote haurrari.